jueves, 11 de marzo de 2010

Internet eta sare lokalaren neurketak.

Kaixo!Hau, gure eskolako internetaren eta sare lokalaren abiadurak neurtzeko datuak bildu ditugu, gutxi gohora-behera jakiteko.Hemen uzten dizkizuet bi taula: lehenengoa internet konexioaren neurketa, eta bigarrena sare lokalaren neurketak.

Internetaren abiaduraren taula:

Internetari buruz esan beharrekoa:

Eskolan interneta nahiko ondo dabil, igotzeko abiaduran ez dago arazorik, abiadura handiena 3886 Kbps-koa da, eta txikiena 75 Kbps-koa. Jaisteko abiaduran berriz, handiena 3832 Kbps-koa da, eta txikiena berriz, 0 Kbps-koa. Igotzerakoan ez dago arazorik, baina jaistekoan gutxitan arazoak aurkitzen dira.


Sare Lokalaren abiaduraren taula:


Sare lokalari buruz esan beharrekoa:

Eskolan bi motatako konexioa erabil daiteke sare lokalera konektatzeko, bat Lan, (Local Area Network), eta bestea WIFI.
Gehienetan, Irakurtzeko abiadura, idaztekoa baino handiagoa da.
Sare lokalaren konexioa Lan: Idazteko abiadurarik handiena, 104,85 Mbps-koa da, eta txikiena 49,4010162 Mbps-koa da. Irakurtzekoan berriz, handiena 104,85 Mbps-koa da, eta txikiena 0 Mbps-koa.
Hemen esan dezakegu gauza batzuk aldera utzita Lan-arekin sare lokala ondo dabilela.
Sare lokalaren konexioa WIFI: Idazteko abiadurarik handiena 6,7895584 Mbps-koa da, eta txikiena, 4,9986572 Mbps-koa. Irakurtzekoa berriz, handiena 3,8490219 Mbps-koa da, eta txikiena, 0,0000000 Mbps-koa.
Hemen esan dezakegu, WIFI-a LAN-arekin konparaturik oso motel dabilela, eta beste kasu batzutan arazoren batengatik ez duela irakurtzen.
Ondorioak:
WIFI-a eta LAN-aren arteko aldea oso handia da, WIFI-a ia ez dabil eskolan, eta normalean interneta ezta ere. Eskolan zehar, interneta eta sarea hoberen doan lekua, bigarren solairua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario